Ongietorri, ea zer 3DItzen zaizun!!!

...3DIkatu 3DImenez...

miércoles, 23 de mayo de 2007

Arrasateko prentsaurrekoko argazkiak




Bihar, aurkezpena Leioako fakultatean!!



Bihar, maiatzaren 24ean, goizeko 11:00tan Leioako fakultatean 3DI enpresaren aurkezpena egingo dugu. Ez 3DIkatu, zatoz eta ikusi!!

martes, 22 de mayo de 2007

Kimuaken diru-laguntzak

Baten bati albiste hau interesatuko zaiolakoan gaude.

Prentsaurrekoa Andoainen






Etxebarriko Legizamonen gauzkazue!



Gure ordutegia


Edonor harrituko litzateke, bai...


Astelehenetik igandera goizeko 10:00tatik gaueko 21:00ak arte.

Udan, gainera, ordutegi bereziak!: goizeko 09:00tatik gaueko 22:00ak arte.

Zuen begiradaren berri izan nahi dugu!













Nola heldu hona?


Autobusez
Metroz
Autoz, motoz, oinez edo bizikletaz

Modua da gutxienekoa...

domingo, 20 de mayo de 2007



Zuri begira


Zuri begira eraikitako zerbitzua da 3DIrena. Horren harira, begi batzuk azaldu dira fakultateko hormetan, kaleetako panel informatiboetan, bulegoetan, zinemetan... 3DIka dezakezu nor den zuri begira dagoena...?

viernes, 18 de mayo de 2007

Aislados


Aste batean, aurrekonturik gabe, gidoi zorrotzik gabe egindako filmea da hemen daukazuena. Iaz hitzaldi bat eman zuten egileek ikasleontzat, eta filmea ikustera animatu gintuzten. Nork eman dezala bere iritzia, uste dut guk jartze hutsarekin eman dugula geurea, 3DIkatu bestela!

miércoles, 16 de mayo de 2007

Hamaika ikAsteko jaio gara...

Hilero antolatuko ditugu ikastaroak, zuek iradokitako ordutegietan, zatozte!!
23 eurotik hasita, 133 euro arterainoko tarifa itzelak dauzkagu!
Horra gure eskaintza! Xehetasun gehiago nahi duena, bertara dadila!

1. Koloreeen erabilera
2. Antzerkia
3. Ikusentzunezko baliabideen erabilpena
4. Entzun 3Diei
5. Eszenografia
6. Irudien makillajea
7. Gidoigintza
8. Bertsolaritza: bat-bateko konfiantza
9. Ipuinak filme
10. Josi irudiak
11. Txotxongiloak


Koloreen erabilera
Koloreek keinuek, hitzek eta irudiek beste esan lezakete, egoki baliatuz gero. Ez dira kasualitatez hautatzen eguraldi euritsu eta ilunak beldurrezko filmetarako eta oskarbiak maitasun eskenetarako. Ez baitira kasualitatez aukeratzen kolore batzuk itxura ausarta eman nahi denean, eta beste batzuk dotorezia eta fintasuna helarazi nahi direnean. Kolore bakoitzak du bere nortasuna, eta koloreok ikertu nahi genituzke zurekin batera, zure ikusentzunezko lanetan, eta lan hauen hedapenean lagungarri izan litekeela badakigulako jakin.

Antzerkia:

Alferrik da egundoko gidoia izatea prestatuta, lokalizazioak ezinhobe atontzea, hedabideen babesa eskuratzea... zuen lanaren protagonistek hori guztia aprobetxatzen asmatzen ez baldin badute. Horregatik deritzogu interesgarri halako ikastaro bat antolatzeari. 3DIn aktore poltsa ere baldin badugu ere, zu zeu ere plazaratzeko egokiera ederra duzu honakoa



Ikusentzunezko baliabideen erabilpena
Artistek sarri esaten dute artista izateko baino ez dutela balio. Sortzeko balio dutela, sortzeko eta kito. Eta ez da gutxi. Horietariko bat bazara, eta sortzen duzun hori moldatzeko eta euskarri fisiko batera itzultzeko irrikaz bazaude, komeni zaizu ikastaro honen berri izatea.

Entzun 3Diei
Irudi batek mila hitzek baino gehiago adieraz lezakeela esango du baten batek, eta ez diogu arrazoia ukatuko. Ez du, ordea, zertan, batak bestea ukatu eta ordezkatu: zergatik ez irudiei soinua eta letra gehitu? Hori bai, irudiei entzuten jakin behar da zer esan nahi duten jakiteko, eta ondoren esan nahi dutena esaten ikasi. Ikasi nahi?

Eszenografia
Aldagaien hurrenkerak ez duela emaitza aldatzen diote, baina ez da hala gertatzen altzariez ari garenean, lekuez ari garenean, formez ari garenean. Salbuespenok labur-labur azaltzeko prestatu dugu ikastaro hau.



Irudien makillajea

Erakusteko balio du makillajeak. Erakusteko, eta ezkutatzeko, ados. Biak behar ditu pertsonak pertsonai bilakatzeko; enfatizatzea eta fintzea. Ikastaro ederra da hau edonorentzat. Batik bat hori, ederra.

Batzuk izateko balio dute, ikusteko besteek, erakusteko askok, beste batzuk zer izan, ikusi eta erakutsi idazteko. Ordea, idazteko ere teknikak behar dira, formulak eta lanabesak. Egizu zure bidea, zure gidoia, guk gidatuta.

Bat-bateko konfiantza
Urrun geratuko zaizue askori bertsolaritza, eta gure xedea ez da zuengana hurbilaraztea. Gure xedea bertsolaritzan baliatzen diren teknikak azaldu eta zuen eskura ipintzea da. Inprobisatzeko gaitasuna fintzea, memoria garatzeko ariketak proposatzea eta lotsa galtzea da erdietsi nahi duguna.


Ipuinak filme
Ipuinak ideiekin irakurtzen dira. Norberaren ideiekin. Ipuinak, irudimenarekin baino, irudimenarentzako egiten dira. Guk irudimenarekin egitea proposatzen dizugu, baina ez irudimenarentzako. Ipuinak filmetara eramatea proposatzen dizugu. Hain berritzaileak ere ez garela esango duzu, Peter Panekin-eta egin izan dela... Baina badaude hainbesteko ospea ez izanagatik irudi bihurtzea merezi duten hitzak.

Josi irudiak
Zure lanak janzteko jantzi nahi? Jostungintza ikastaroa zure neurrikoa da orduan...Guk eramango dugu haria, eta zuk haria ekarri!

Txotxongiloak

Aldi berean zuzendari, aktore, gidari...izan nahi?



domingo, 13 de mayo de 2007

3DImenez...

Ikusgai duzuen laburmetrai hau Ikusentzunezko Komunikazioa lizentziaturako bigarren mailan dauden bi ikaslek sortua da: Ibon Zulueta eta Naia Muñozek, hain zuzen. Ikusiko duzuen gisan, irudimena da behar den bakarra, halako emaitza politak lortzeko. Hemendik aurrera, gainontzekoa guk emango dizugu eta. Ikusi eta gozatu!

jueves, 10 de mayo de 2007

Hamaika ikAsteko jaio zara


Gure proiektua abiatzeko eskaintza bereziak egitea otu zaigu, prezio onean, eta kalitate hobean! Web orrialdean bertan dauzkazu ikusgai gure eskaintzak, begiratu bat emaiezu!

lunes, 7 de mayo de 2007

3DIkatu...

Hasieran lagundu nahi dizuegu, gutxi duzuelako, gutxi zaretelako... baina nahi beste izateko gauza zaretelako. Egin aproba!

Zuk irudimena, gainontzekoa 3DIk

Behar duzuna eskainiko dizugu, behar duzun neurrian. Aurki gara Bilbon!

Bezero potentzialei inkesta

Zuen beharren, desioen eta aukeren araberako zerbitzu bat eskaini nahi genizueke, eta horretarako zinez baliagarria litzaiguke zuen iritzia jasotzea. Inkesta bat prestatu dugu horretarako. Galdera bakoitzaren azpialdean zenbakiak dauzkazue, 1etik-5era, eta zenbakion bitartez eman beharko duzue zuen erantzuna.

1: Batere ez 2: Gutxi 3: Zer edo zer 4: Nahiko 5: Asko

1. Zenbaterainokoa da zure interesa ikus-entzunezko komunikazioaren munduarekiko?

1 2 3 4 5

2. Zenbaterainoko esperientzia izan duzu ikus-entzunezko arloarekin?

1 2 3 4 5

3. Esperientziarik izan ez baduzu edo gutxi izan baduzu zenbateraino izan da...

... 3.1. Baliabide ezagatik:

3.1.1. Kamarak:

1 2 3 4 5

3.1.2. Platoa:

1 2 3 4 5

3.1.3.Postprodukziorako:

1 2 3 4 5

3.2. Prestakuntza faltarengatik:

1 2 3 4 5

3.2.1. Gidoiak idazteko:

1 2 3 4 5

3.2.2. Aholkularitza behar zenukeelako :

1 2 3 4 5

3.2.3. Eszenografia eraikitzeko

1 2 3 4 5

3.3 Ekoitzitakoa banatzeko zailtasunengatik

1 2 3 4 5

3.4 Denbora faltarengatik:

1 2 3 4 5

3.4.1. Ikastaroak luzeegiak direlako:

1 2 3 4 5

3.4.2. Ordutegiak ez direlako malguak:

1 2 3 4 5

4. Ikus-entzunezko munduarekin harreman aktiborik baldin baduzu, zein erakunde edo zertrurekin?

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

4.1. Zergatik?

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

4.2. Zeintzuk uste duzu direla erakunde edo zentro horren gabeziak?

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

4.3. Nola ezagutu duzu elkaretze edo zentru hori?

Lagunen gomendioz  Hurbiltasunarengatik 

Iragarkien bitartez  Ondo komunikatua dagoelako 

Itxurarengatik  Kalitatezkoa zirudien 

Prezioarengatik  Irakasleengatik 

Besteak:……………………………….........................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

5. Ba al duzu ikus-entzunezkoaren munduan interesatua dagoen lagunik?

Bai 

Ez 

6. Zein zerbitzu eskaintzea iradokitzen diguzu?

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

7. Gure zerbitzuak erabiltzeko interesik ba al duzu?

Bai 

Ez 

8. Datu orokorrak:

Sexua: Adina: Bizilekua:

Zaletasunak: Probintzia: Lanbidea/ikasketak:

Eskerrik asko!




Irudia, educalibre.cl ri esker.